XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nazio industriatsu aurreratuetan, kapitalismoaren eboluzioak luzarora, proletargoa klase burrukara baino gehiago klase-arteko kolaboraziora bultzatzen badu, marxismoaren kategoria tradizionalek ez dute lekurik.

Orduan, historiaren baitan beste epe bat hasten da ta marxismoak sozialismorako bideak birdefinitu beharko ditu, ta epe horretarako estrategia bat pentsatu.

Marxek dionez historiaren epe berria aurreko epearen halabeharrezko ukazioa da, epe berria aurrekoaren egitura sozialek halabehartzen dutelako.

Denok dakigunez, Marxen iritzian proletargoa klase erreboluziogile bezala organizatuko da ta sistima kapitalistaren baitan honen hilobiaratzaile izan beste eginkizunik ez du izango.

Bainan kapitalismoak normalki bizitzen jarraitzen badu, eta langileen bizimodu-maila altxatzen badu, gerta daiteke hauek sistima kapitalistaren elementu bat izatea, bainan honentzat positibua izan daitekean zentzu batean.

Marxek ikusi zuen hori.

Horretarako distinzio bat egin zuen: proletargoaren benetako interesaren eta berehalako interesaren artekoa.

Distinzio hau estrategia ta taktikarenaren artekoarekin bat egiten da.

Proletargoa objetibuki klasea izan arren, honek hasieran ez du errealidade horren kontzientziarik.

Hori egiago zen, behar bada, egun haietan, gaur baino.

Horregatik, errealidade horretan, proletargoaren heldutasun-eza ikusten zuen eta hutsune hori langile klasea radikaltzeak beteko zuela uste zuen.

Ekonomiaren harreman sozialak berak, bere eboluzioan garrazten joango zirenez, sor-araziko zutela proletargoaren kontzientziaratze hori.

Bainan finean Marxek, bere Kapitala liburuan, errealidadeaz gehiago oharturik, bi konzeptu berri sartu zituen.

Batetik, kapitalismoak bere heriotza uxatzeko bere baitan kontrajoerak sortuko zituela.

Bestetik, ba zirela bere analisian baztertutako faktoreak (nekazaritza esate baterako).